CAPSULA “IN THE LAND OF SILVER SOULS” Bcore

Hirukote argentinar-bilbotarraren lan berria Rising Mountains arrakastatsuaren jarraipena da. Ez du ezustekorik: rock-and-roll disko sendo eta bikaina da. Baina badu ñabardurarik. Aitzinekoa baino psikodelikoagoa da. Horren erakusle lehen kantua, Wild Fascination. Horretaz gain, Capsularen lanetan agertu ohi diren zertzelada rockzaleak sumatzen dira, Let’s Run Far Away, esaterako. Sonic Youth gogorarazten dute, Coni baxu jotzailearen ahotsa dela medio. Ekoizpenean, John Agnello teknikari estatubatuarraren esku fina nabari da. Disko arrokatsua bezain dinamikoa da.

Berria

Post hau Musika atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina